XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina, nola?- Paulak bere betaurreko beltzak jartzen eta kentzen zituen, urduri.

- Gehiegi begiratzen diozu zeure buruari.

Irten zaitez zulotik! @- Jode, neska! Irteteko zulotik, alajaina! Primeran!.

- Barkatu, baina benetan diotsut. Zera ikusten zaitut... sufritzera saiatuko bazina bezala.

- Zertan ari zara? Gainera, hala balitz ere... Zer egin dezaket?.

@- Aizu, aizu, ez zaitzala histeriak harrapa.

- Barkatu, baina alde egin behar dut....

- Zaude, ez zaitez oraindik joan!.

- Sentitzen dut, Paula. Jarraituko dugu beste batean....

Eta alde egin zuen. Horixe alde egin zuela!.

Paulak bere betaurreko beltzak jantzi zituen berriro.

Bere errua zen guztia.

Sobera zekien bere ahizpak sentiberatasun nabarmenegiak gorrotatzen zituela, eta izurriteari bezala egiten ziela ihes halako agerpideei. Neska koskor zirenean....

Baina, gauzak hobeagoak ote ziren garai hartan? Neska koskor zirenean, Clarak begiak kentzen zizkien panpinei eta kutxa txiki batean gordetzen.